Izenburua: Kanpai hotsen misterioa
Idazlea: Xabier P. Docampo
Ilustratzailea: Paco Hernandez
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Argitaletxea: Elkarlanean
Urtea: 1995
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 148
Laburpena:
Eiranova izeneko herrian erloju berria jarri zuten kanpandorrean. Lehenengo gauetik gauza arraroak egiten hasi zen erlojua: gaueko hamabietan hamahiru kanpaikada jotzen zituen. Eta ez lehenengo gauean bakarrik, gauero-gauero baizik. "Erloju honen tripak ongi daude", esan zuen erlojugileak, azterketa sakon bat egin ondoren. Orduan konturatu ziren herritarrak han bazegoela misterioren bat. Kristina eta bere lagunak saiatuko dira liburuan zehar misterio hori argitzen. Mezu edo aztarna harrigarriak aurkituko dituzte, eta ez dute etsiko denak, banan-banan, argitu arte. Hura ezustekoa azkenean!