Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kanguruak zootik ihesi

Idazlea: Iņaki Zubeldia Otegi

Itzultzailea: Alai Zubimendi

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2014

Bilduma: Gaztetxo!, 25

Orri kopurua: 72

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Abenturazko narrazio luzea, ingurumena, zooak eta adiskidetasuna ardatz dituena.

Australiatik ekarritako hiru kanguru Frankfurteko zooan bizi dira. Kanguru amak herrimin handia sentitzen du, gazteek oraindik askatasun faltaz ez dira jabetzen. Hiru kanguruak basurde eta azeri baten laguntzarekin zootik ihes egitea lortzen dute. Saiakeran basurdeak letagin bat puskatzen du, eta animaliak herriko haur talde baten lagun egiten dira. Neska-mutil hauek bi helburu jartzen dituzte. Bat kanguruak beraien jaioterrira itzultzea eta basurdearen letagina konpontzea. Mila komeriaren ondoren jarritako helburuak lortzen dituzte.

Liburuak ilustrazio batzuk dauzka, eta 6 kapitulutan zatituta dago. Kapituluek izenburuak dituzte, eta bakoitzak gutxi gorabehera 8-10 orrialde ditu. Kapitulu bakoitza txuri beltzeko marrazkiek ilustratzen dute. Testua letra handiz idatzita dago, eta oso irakurterraza da.

Marrazkiak testuaren gaiarekin erabat loturik daude. Irudiek orri osoa okupatzen dute. Badirudi marrazkiak errotulagailuz eginda daudela.


Kanguruak zootik ihesi