Izenburua: Kandinga lehoia
Idazlea: Boniface Ofogo
Ilustratzailea: Elisa Arguilé
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2021
Bilduma: Amets egiteko liburuak
Orri kopurua: 36
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Ahozko tradizioko animalia ipuina da, album ilustratu formatura ekarria. Irakaspenezko kontakizuna da, fabula.
Kandinga lehoi zaharra gose da, ez delako garai bateko harrapakari azkarra. Erbiak ehizan lagunduko diola hitzeman dio baldintza bakarrarekin, ehizatutakoaren erdia jasotzea. Ados direla, ehiza oparoa gertatuko zaie, baina banaketa unean lehoiak ez du bere hitza betetzen eta erbia ezer gabe geratzen da. Mendeku gosez, erbiak Nandu suge beltz pozoitsua eta Kandinga lehoia erlauntz batera gonbidatzen ditu, bakoitza bere aldetik. Kandingak erlauntzean atzaparra sartzen duenean sugearen sastada jasotzen du eta pozoiaren eraginez hiltzen da. Bukaeran irakaspena dator: “asko duenak hobe du, ez dutenekin partitu; egin ezean ahalko luke Kandinga legez bukatu”.
Ilustrazioak gorri hori beltzezkoak dira, afrikar jantziak gogoratzen dituzten animalia, estanpatu eta hondoekin.
Imanol Merceroren kritika Berrian