Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kaio baten historia eta hegan egiten irakatsi zion katuarena

Idazlea: Luis Sepúlveda

Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu

Itzultzailea: Jesus Mari Mendizabal

Argitaletxea: Alberdania

Urtea: 2007

Bilduma: Ostiral saila

Orri kopurua: 125

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Hamburgon, portu inguruko etxeko balkoian, aurkitu zuen Zorbasek, katu beltz eta lodikoteak, petrolioz belztutako kaio txuria, Kengah. Kaioak, azken indarra erabiliz errun zuen arrautza eta hauxe eskatu zion katuari: agindu iezadazu arrautza jango ez duzula, eta txitatxoa jaio arte zainduko duzula eta hegan erakutsiko diozula. Baietz erantzun zuen Zorbasek eta, buru-belarri, murgildu zen ezinezkoa zirudien lanean. Katu lagunengana jo zuen eta haien laguntzaz antolatu zuen kaio txikiarekiko ardura. Ez zen lan erraza izan, oztopo ugari gainditu behar izan zuten, baina... azkenean, laguntasunak eta sentimenduaren hizkuntzak lortu zuten ametsa egia bihurtzea.


Kaio baten historia eta hegan egiten irakatsi zion katuarena