Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kafka eta panpina bidaiaria

Idazlea: Jordi Serra i Fabra

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui

Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2008

Bilduma: Xagu Xar

Orri kopurua: 145

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Kafkaren maitale izandako Dora Dymantek bere egunerokoan bildu zuen idazle handiaren inguruko gertakari batetik abiatuta, egileak balizko gertakaria fikzio bihurtzen du. Kafkaren eta panpina galdu duen neskatila baten artean sortutako harremana kontatzen da orriotan, errealismo kritikoa eta fantasia kutsuak dituen liburu honetan. Kafkak panpina galdu eta negarrez ari den neskato batekin egiten du topo. Umea kontsolatzeko, Kafkak gezur txiki bat asmatzen du eta gezur horri azken muturreraino heldu beharko dio umeari ilusioa itzultzeko. Irudiak xumeak bezain adierazgarriak dira eta panpina galdu duen neskarengan fokalizatzen dira nabarmenki.


Kafka eta panpina bidaiaria