Izenburua: June eta meategiko iheslariak
Idazlea: Migel A. Mintegi Larraza
Ilustratzailea: Javi Erostarbe Garitano
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2017
Bilduma: Ekin; 44
Adina: 12tik gora
Laburpena:
June oporretan dago Nafarroan, gurasoekin, baina ez dabil oso gustura. Aurreko udaran Alexekin izan zuen nola halako harremana, eta orain ez du bakean uzten, ez baitu ulertzen bukatu egin zela. Eta lagunekin ere ez da oso ondo konpontzen, Alex taldeko liderra baita, eta despota xamarra gainera.
Bestalde, gurasoak egun batzuetarako hirira itzuli dira, eta June bakarrik gelditu da. Baina ez da aspertuko, abentura arriskutsua biziko du eta.
Meategi abandonatu batean, gaizkile batzuengandik ihesi, aitonarekin ezkutatuta dagoen mutil bat topatzen du. Eta Junek lagundu egingo die, bere burua arriskuan jarrita.