Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Julieta, Romeo eta saguak

Idazlea: Mariasun Landa Etxebeste

Ilustratzailea: Asun Balzola

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2021

Bilduma: Auskalo

Orri kopurua: 74

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Hamaika galderei erantzunez, hamaika kapitulutan antolatutako kontakizun honetan Julietaren komeriak ezagutuko ditugu, etxean bizi diren sagu talde baten bidez. Julietaren etxean jateko ugari dute saguek, eta pozaren pozez bizi dira. Ez da munduan saguentzako toki hobeagorik! Baina Julieta dieta egiten hasten da, ohiturak aldatzen, asko irakurtzen eta kirola egiten... Eta saguek ez dakite zein den aldaketa honen arrazoia... Zer da hau? Gose dira!

Buruari eragin eta filosofatzen hasita, Julieta seko maitemindu dela ikusten dute saguek, eta pertsonen arteko amodioa ezin ulertu dabiltza. Enamoratuta egonez gero apetitua desagertzen dela ikusten dute. Aldiz, apetitua areagotu egiten dela amodioak beldurra ematen duenenean. Tarteka asko irakurtzen dela, eta barazki-dietak egiten direla... Ez dago gizakia ulertzerik! Julietak bere begietako Romeoren bisita duenean berreskuratzen du tarta gozoak egiteko ohitura, eta saguek, hortaz ohartzean, janaria lortzeko plana jartzen dute martxan. Bukaera zoriontsua du liburuak: bi maiteminduek sentitzen dutena adierazten diote elkarri, eta sagu saiatuek tarta gozoa jaten dute.

Saguen ikuspuntutik kontatutako istorio atsegina da, umorez kontatua. Hizkuntzak eta liburuaren egituraketak (kapituluetan) irakurketa arina eta atsegina eskaintzen dute.

Ilustrazioek, trazu sinple eta kolore biziz, pasarte ezberdinak irudikatzen dituzte. Kapitulu bakoitzean ilustrazio bat topatuko dugu, bosgarren kapituluan izan ezik, hemen ez baitago marrazkirik.


Julieta, Romeo eta saguak