Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Jonek Jone izan nahi du

Idazlea: Dani Martirena

Ilustratzailea: Ana Ibaņez Elosua

Argitaletxea: Liburu iletsuak

Urtea: 2017

Orri kopurua: 32

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Genero identitatea da ipuin honen gai nagusia, baina biltzen ditu, baita ere, haur batek handitan izango denaz dituen ametsak eta sentimenduak.

Oso tonu poetikoan idatzita dago, esaldi labur eta errimatuak erabiliz, irudimenarekin jolastuz, eta haurraren nahiak azpimarratuz. Ozen irakurtzeko modukoa da, entzutekoa.

Euskaraz deklinabideak sortzen dituen esanahi lausoak erabiltzen dira protagonistaren izenarekin jolasteko: Jon da, ala Jone da? Hortxe ipuin honen gakoa.

Ilustrazioek ere lausotasun horrekin jolasten dute, erabilitako collage ederrek ez baitute erabat argitzen protagonistaren generoa. Narrazioan aurrera egin ahala Joneren amets ezberdinak ezagutzen joango gara baina, azken orrian, Jon neska dela jakingo dugu. Mutila, gorputzez, baina ez buru-bihotzetan.

Bereziki aipagarria da liburuaren edizioa, postal bilduma zabalgarri baten itxurakoa. Tamaina txikikoa, azal eta kontrazal gogorrak ditu baina ia 2 metroko luzera (187 cm) hartzen du erabat zabalik, testua eta irudiak tartekatuz orrialde bakoitzean.

Ilustrazioek eite ezberdineko elementuak biltzen dituzte collage eran.


Prentsako aipamenak:

 Xabier Etxanizen kritika Argian

Lore Agirrezabalen kritika Garan


 Jonek Jone izan nahi du