Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Jonas larri

Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor

Argitaletxea: Aizkorri

Urtea: 2002

Bilduma: Mendi Sorgindua

Orri kopurua: 36


Laburpena:
Jonas eta bere amatxo ohiko gozo dendara joan dira madalenak eta entsaimada erostera. Baina amatxo eta saltzailea hizketan daudela, Jonasek oso gustuko dituen txokolatezko arrautzak ikusi ditu mostradore gainean. Jonasi ikaragarri gustatzen zaizkio txokolatezko arrautzak, baina amatxok ez dizkio inoiz erosten, hortzei kalte egiten omen die! Arrautzak besterik ez ditu buruan... eta hauetako bat hartzeko ahaleginean arituko da amatxok gozogilearekin hitz egiten duen bitartean. Larritasun ugari pasa arren, azkenean arrautza bat sartu du Jonasek bere poltsikoan. Izerditan, larri dago Jonas. Eta gutxien espero duenean, gozogileak, amatxori hainbeste desio dituen natazko pasteltxoetako bat eman ondoren, arrautza bat hartzeko baimena emango dio... A ze nahaspila, berak, ordea, hartua du dagoeneko txokolatezko arrautza bat!


Jonas larri