Izenburua: Jiran-Biran
Idazlea: Pello Aņorga Lopez
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Aizkorri
Urtea: 1998
Bilduma: Mendi Sorgindua
Orri kopurua: 48
Laburpena:
«Jiran-Biran», 29 poema laburrez osaturiko liburua da. Bertan, elkar erlazionaturik dauden ideia ugari lantzen dira. Erlazio honen adierazle dira idazleak, poemak bilduz, osatu dituen zazpi multzoak. Gai hauen atzean, izenburuaren jokoa mantentzen da. Izan ere, «Jiran-Biran», liburuko lehen eta azken poemen («Hitza» eta «Oihartzun») arteko joan-etorri gisa uler daiteke; «joan-etorri» joko honetan sartzen dira gai guztiak (eguna-gaua, uda-udazkena...). Idazleak errimak, erritmoa, hitz-jokoak modu erakargarrian lantzen ditu, haurrentzat hain interesgarriak diren animaliak, eguzkia, ilargia, kazkabarra, elurra, ortzadarra, koloreak... bezalako gaiak baztertu gabe.
- Jakingarriak 42, 2000ko martxoa Pello Añorgak bizitzan, itsasoan, basoan, sartzeko aukera sinbolikoa eskaintzen digu txoria bezain arina den liburutxoan. Bizitzan jiran-biran, poesiak idazten ditu, eta poesiak direla bide egoerak islatzen: eguneroko bizitzakoak eta bizitza horren inguruan biraka, zirkuluan, dabiltzan beste mundu horietako egoerak ere bai. Modu horretan, asko eta askotan, hitz egiten digu egunerokotasunean hain begien bistan -edo akaso bai?- dugun magiaz, dena armiarmaren haritik zintzilik gelditzen den instant horietaz.
Begiratu eta harritu: zer eta magia dago, hitzen magia.
Zeren hizkuntza eta hitzen muxika-kaxa zabaldu duenez, zera agertzen zaigu: hitzen erritmoa eta hitzen musika. Hitza garrantsitzua da, eta balio dio berebarruak gurekin konpartitzeko. Poeta honi axola zaio hitzek ezkutatzen duten doinu eta esanahia argitzea eta eraldatzea, berbak soineko berriz guri ematea. Pello Añorgaren lan honetan eskulturak daude; poesiak egiten dituenean, Oteiza bailitzan, guk mailuaren tiriki tauki taukia entzuten dugu.
Liburu zoragarria, liburu gozagarria. Baita Jokin Mitxelenaren ilustrazioak ere. Bidai lagun izateko balio duen horietakoa.