Izenburua: Jauregiko sekretua
Idazlea: Maribel Aiertza Rementeria
Ilustratzailea: Aitziber Alonso Pikabea
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2016
Bilduma: Gaztetxo, 33
Orri kopurua: 98
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Narrazio errealista da, haurren udaldietako abenturak erretratatzen dituztenen artean kokatzekoa. Lehenengo pertsonan idatzia da eta eguneroko baten egitura du.
Otxante izeneko herri txiki-txikian ez dago beste haurrik udaran, eta narrazioak ongi islatzen du egoera horretan bederatzi urteko haur batek sentitu dezakeen asperdura. Baina herririk txikienean ere gertaera berezi eta arriskutsuenak gerta daitezke, eta zerbait egin beharko du protagonistak, eta herrian izango duen lagun bakarrak.
Zuri-beltzean egindako sei ilustrazioek testuan agertutako hainbat pasadizo irudiz azaltzen dituzte.