Izenburua: Jantoki txinoan
Idazlea: Pako Aristi Urtuzaga
Ilustratzailea: Jon Zabaleta
Argitaletxea: Erein
Urtea: 1999
Bilduma: Igelio Igela
Orri kopurua: 72
Laburpena:
Larunbata da eta Mertxe Pandeletxek eta Mari Bexamelek ez dute eskolara joan beharrik. Donostiara joateko egun aproposa, inondik ere! Hiriburu polita da Donostia eta denetarik dago bertan. Adibidez, Mertxe Pandeletxek pijama txinarra nahiko luke. Donostiara iritsi eta laster konturatu dira han ez dagoela denda txinarrik. Dendarik ez, baina jantokia bai: "Taiwan Jantoki Txinoa". Bertara sartu dira. Han, kantari ezaguna ikusi dute, jaten: Txomin Artola. Negar hotsa ere aditu dute. Suen Lhy da, neska txinarra, negar eta negar. Izan ere, Txinako likor ospetsua egiteko Lerdo Burutsuk hil nahi dituen muskerrak salbatu nahi ditu Suen Lhyk. Baina ezin du. Mertxe Pandeletxek eta Mari Bexamelek lagunduta, beharbada...