Izenburua: Jainko txikia
Idazlea: Aitor Arana Luzuriaga
Argitaletxea: Elkarlanean
Urtea: 1994
Bilduma: Branka
Orri kopurua: 116
Laburpena:
Jainko-jainkosa guztien paradisuan, Urtziren seme Tanda, Jainko Txikia, Jainko Oso bihurtzekotan da eta hortaz mundu berri bat sortu behar du. Aprobak egiteko, gure mundu zahar honetako bi biztanle hartuko ditu, Igor eta Ainara neba-arrebak, eta edozein leku eta garaitan kokatuko ditu, nola jokatzen duten ikusteko. Igor eta Ainarak ezustean ikusiko dituzte beren buruak harri aroan, erromatarren garaian, Dracula kondearen gazteluan eta beste hainbat egoera xelebretan. Gorriak ikusiko dituzte, estu eta larri ibiliko dira, baina Jainko Txikiak ondo pasatzen du bere jolasetan.