Izenburua: Izarren hautsa
Idazlea: Ixabel Millet Heyries
Ilustratzailea: Maddi Irazoki
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2016
Orri kopurua: 28
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Ipuin labur honek haur baten sorreraz hitzegiten du baina oso modu poetikoan, izarren hautsarekin alderatuz, ernaldu den momentutik haur jaioberria izan arte, amaren sabelean bizi dituen aldaketak kontatuz.
Ilustrazioak nahiko abstraktuak dira, koloretsuak, baina ez dute testua argitzen laguntzen, hasiera batean. Ilustratzaileak sabelaren barnean gertatzen denaren interpretazio propioa egiten du, nahiz eta hasieratik hori ulertzea zaila gertatzen den. Azken bi irudiek, aldiz, haurra eta ama irudikatzen dute, eta orduan ulergarriago egiten da guztia.