Izenburua: Izarren artzaina
Idazlea: Josu Walino
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga Otamendi
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2009
Bilduma: Axuri beltza
Orri kopurua: 82
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Errealitatea oinarri duen narrazioa izanik, elementu fantastikoak ere badute lekua liburuan.
Izar izeneko neskatoa amarekin eta Jota amaren lagunarekin bizi da baserrian. Aita hilda dago. Berak ez zuen ezagutu. Bat-batean, gerra hasten da eta Jotak lana galtzen du. Edateari ekin eta Izar eta ama gaizki tratatzen hasten da. Izarrek gau batean, etxetik ihes egin eta izarren artzaina ezagutzen du. Honek izarrak jendearen ametsak direla erakusten dio. Jota ama jipoitzen ari den batean, izarren artzaina agertu eta eraman egiten du. Ama-alabak baserrian bakarrik bizitzen geratzen dira.
Zuri-beltzeko ilustrazioek testuko pasarte batzuk islatzen dituzte. Ilunak dira, tristeak zenbaitetan, narrazioaren tonuarekin bat egiten dutenak.