Izenburua: Izar bat naiz
Idazlea: Inge auerbacher
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Argitaletxea: Elkarlanean
Urtea: 1995
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 103
Laburpena:
Inge Auerbacher, judutar familia bateko alaba bakarra, Alemanian jaio zen 1934ean. Zazpi urte zituela, Bigarren Mundu Gerra garaian, Terezingo kontzentrazio-esparrura eraman zuten bere gurasoekin batera. Hiru urte igaro zituen giza-infernu hartan. Hotza eta gosea askotan izan zituen lagun han egon zen denboran, eta beldurra, berriz, beti. Izan ere, Terezindik Auschwitzera eramaten baitzituzten asko eta asko, ganadua bezala, bagoi zaharretan sartuta gas-ganberetan hiltzera. "Jude" jartzen zuen izar bat beti bistan eramatera behartzen zituzten judutarrak zirelako. Hortik datorkio izenburua liburuari. Dena dela, azkenean, beste askok izan ez zuten zortea izan zuen Ingek: basakeria hartatik bizirik irtetekoa.