Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Itsasoko loti ederra

Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi

Ilustratzailea: José Belmonte

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2009

Bilduma: Xaguxar

Orri kopurua: 201

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Izenburuak iradoki bezala, Loti Ederraren ipuinaren moldapen eraberritua da hemen eskaintzen dena, pertsonaia eta egoera berriak asmatuz eta giro ezberdinean kokatuz. Txoan arrantzalearen bizimodutik abiatuz, apurka-apurka bere amodioen eta lurraren barnean sartuko gara, baina batez ere, madarikazio baten zamak hainbat abentura eta istorio ekarriko ditu berarekin.

Ipuin tradizionalen ezaugarri edo “legeetatik” abiatuta, egileak berritasunak erantsi nahi izan dizkio kontakizunari. Horretarako, iratxo zirikatzaile bat agertuko da, eta harekin hainbat gaiez izandako elkarrizketak tartekatuko dira: topiko edo estereotipoak, literatura baliabideak, plagioa, testuartekotasuna, ahozko literatura, kostunbrismoa, amaiera itxia ala irekia…


Itsasoko loti ederra