Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Itsasadarreko kontuak

Idazlea: Paddy Rekalde

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2018

Bilduma: Xaguxar 232

Orri kopurua: 70

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Liburuak gai ezberdinak ukitzen ditu, 10 urteko haur baten bizipenen inguruan guztiak: aitona-amonarekin harremanak, uda eta errutinatik ateratzea, lagunak, amodioa, abenturak... Tonu baikorrean idatzitako narrazioa da, edozein haurrek bizi dezakeen udako istorioak jasotzen dira.

Gari aitona-amonaren etxera doa oporretako lehenbiziko egunetan, aita eta ama bakarrik joango baitira Bartzelonara, egun batzuetarako. Garik primeran pasatzen du bertan, kostaldean, eta ez du inongo arazorik haiekin geratzeko, kontrakoa, poz-pozik hartuko du berria. Bertan pasako dituen egunetan lagunekin egon, abentura txikiak bizi, lehenbiziko amodio muxua jaso, aitonaren aspaldiko kontuak ezagutu...eta asko disfrutatuko du.

Ilustrazioek testua laguntzen dute kontatzen diren hainbat pasarte irudikatuz. Urmargoekin egindako ilustrazioak kolore berde, urdin gorritan daude, batez ere, marrazkiak zirriborratuak diruditelarik hainbat momentutan.


Itsasadarreko kontuak