Izenburua: Itsas Haizea dabil
Idazlea: Junkal Lertxundi Panadero
Ilustratzailea: Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza GASTON
Argitaletxea: Ikaselkar
Urtea: 2021
Bilduma: Kimu
Orri kopurua: 32
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Ipuin ilustratua.
Telmok triste eta jarrera epelarekin bizi du egunerokotasuna. Bere ingurukoekk egin ahalak eta bi egiten dituzte mutikoa animatu eta alaitzeko. Amak ipuinak kontatzen dizkio, eta hitz goxoak xuxurlatu; aitak, berak jositako panpina eta oinetakoak oparitu dizkio; amonak, pasteltxoak oparitu dizkio eta parkera eramaten du; izebak maiz-maiz abesten dio, eta osabak malabar eta akrobaziak eskaintzen dizkio.
Telmok kopetilun jarraitzen du ordea, harik eta itsas haizea dabilen udako egun batean izebaren autoa hartu eta denak hondartzara joan diren arte. Orduan bai, orduan Telmo itsasoari begira-begira jarri da, eta poz-pozik ikusten da. Azkar asko eskertu die familia-kideei momentu hori. Kontuak kontu udara da eta denak batera itsasoan murgildu dira. Eta orduan… Sorpresa!
Testuak eta irudiek Telmoren tristura eta epeltasuna transmititzen dutez. Pertsonaien giza-arrain izaera bitarra hasieratik erakusten bada ere, azken momentuko sorpresara arte ez da guztiz garbi gelditzen zein den zergatia. Irudiak atzealde zuriaren gainean eskaintzen dira, kolore bizi eta epelen arteko oreka lortuz, modu harmonikoan. Testuko aipamenei detaileak gehitzen dizkio, eta testuak adierazi nahi duena esplizituki erakusten. Istorioaren gakoak ilustrazioen baitan daude.
Imanol Merceroren kritika Berrian