Izenburua: Ispilutxo
Idazlea: Pello Aņorga Lopez
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016
Bilduma: Batela, 38
Orri kopurua: 27
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Ipuin errealista da, gaitzat identitate sexuala, genero nortasuna, bulling-a, eta adiskidetasuna hartzen dituena. Gaiak gai, tonu baikorrean hitz egiten dio irakurleari.
Mutilek iseka egiten diote, “nexka” deitzen diote, triste, baztertuta, eta haserre sentitzen da, bera ez baita “nexka”. Ispiluaren aurrean arropa eta nortasun desberdinak probatzen ditu, bere nortasunaz galdetzen dio ispiluari... Eta Martarekin topo egitean egoera hobetzen ari dela ikusiko du.
Ilustrazioa esandakoa errepikatzera mugatzen da. Testuaren gaiarekin eta tonuarekin bat dator. Kolore biziak erabiltzen dira. Marrazki ikonikoak, ur-margoak, forma borobilekoak. Dena betetzen dute.