Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Isilik kantatzeko

Idazlea: Antton Kazabon Amigorena

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2010

Bilduma: Ekin

Orri kopurua: 101

Adina: 12tik gora


Laburpena:

44 olerki eta 46 argazkiz osatutako liburuaren argitalpen txukuna. Sarreran Joxerra Garziaren hitzaurrea dakar eta irakurtzeko zenbait pista lagungarri ematen ditu. Botoitxoa klikatu ondoren, argazki kameraren begiak margotutako paisaiei begira jarri da argazkilaria. Une batez, argazkilariari barruko sentipenak eta emozioak piztu zaizkio, eta argazki bakoitzaren alboan idatzi ditu sentimendu horiek. Horixe da liburuxka honek jasotzen duena. Egilearen argazkiak eta poemak batera.

Argazkiei dagokienez, batez ere naturari lotutako argazkiak dira eta testua osatzera datoz. Zenbaitetan harridura gehitzen diote testuari. Irudi eta olerkien arteko uztarketak hausnarketara bultzatzen du.

Oro har, hizkera ulergarria darabil, baina olerkiak direnez, esanahi sinboliko ugari ageri dira.


Isilik kantatzeko