Izenburua: Irakurtzen ez zekien zakurra
Idazlea: Koldo Izagirre
Ilustratzailea: Karmele Gorroņo eta Irene Irureta Irrimarra
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2022
Bilduma: Pikotxean, 5
Orri kopurua: 40
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Ilustratutako ipuin errealista da, printza surrealistekin.
Hamaika urte betetzear dagoen neska baten istorioa kontatzen zaigu. Gurasoak kezkatuta daude ez duelako libururik irakurtzen; eskuetan hartu bai, baina zabaldu eta etxean barreiatzen ditu, “liburuek planeta hondatzen dute!” esanez. Kaleko afixa batean txakur bat galdu dela irakurtzen du, eta txakurraren bila abiatzen da. Neska eta zakurra elkarrekin juntatzen dira, eta neskaren etxera doaz. Han ipuin bat irakurriko dio, irakurtzen ez dakien zakurrari.
Ilustrazioek liburuko hainbat pasarte irudikatzen dituzte. Estilo markatua dute: masail gorridun pertsonaiak, forma organikoak, kolore biziak...
Imanol Merceroren kritika Berrian