Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Iraganik gabe

Idazlea: Felipe Juaristi Galdos

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2017

Bilduma: Perzebal ; 34

Orri kopurua: 109

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Noraezean eta aurpegia orbainez josia duen gizon bat agertu da kalean. Gazte batzuek harrika hartu dute. Venezia izeneko neskatila batek etxera eraman du. Gizonak ez du bere izenik gogoratzen; ez daki nor den ere; memoria galdu duela ematen du.

Venezia Abel aitonarekin bizi da, amak haren etxean utzi zuenetik. Veneziak ohitura bitxia du: kalean botata eta beharrean aurkitzen duen guztia jaso eta etxera eramatea. Eta horixe bera egin du gizon misteriotsuarekin. Gizona berea dela esango du, eta bere zaintzapean hartuko du. Izena ere jarriko dio: Nikolas. Bien artean harreman goxoa sortuko da, baina horrek Nikolasi bizitza Veneziarengatik arriskuan jartzea ekarriko dio.

Memoria galdutako gizonak iragan iluna dauka, honegatik atzetik segika dauzka poliziak, eta baita bere iraganeko lagunak ere.

Lortuko al du iraganeko kateak askatzea eta Veneziarekin batera bizimodu berri bat hastea?


Iraganik gabe