Izenburua: Ipurtargien herrian
Idazlea: Ramon Olasagasti
Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014
Bilduma: Xaguxar; 205
Orri kopurua: 58
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Fantasiazko narrazio honetan herriko neska-mutiko taldea autokarabana batean bizi den amona misteriotsua ezagutuko dute. Amona, izpiritu handiko emakume askea dela konturatuko dira, eta hiru seme-alaben ama dela ere jakingo dute. Haiei bisita egiteko aitzakiarekin, abenturazko hiru bidaia egingo dute elkarrekin Euskal Herriko hiru txoko berezietara.
Ilustrazioak kolore leunekoak dira, eta ederki laguntzen diote ipuinari. Parajeak eta autokarabana nabarmentzen dituzte gehienetan, eta pertsonaiak txiki agertzen dira. Kolore berdea eta urdina dira nagusi, naturarekin bat egin da.