Izenburua: Ipurtargien festa
Idazlea: Iñaki Zubeldia Otegi
Ilustratzailea: Estibalitz Jalón Martínez
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2012
Orri kopurua: 24
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu hau ipuin luze bat da, animalien eta pertsonen arteko topaketa bat fantasiazko eran kontatzen duena, ametsezko kontakizuna ala benetakoa izan den airean utziz.
Bere aitarekin paseatzera doan gau batean mutiko batek ipurtargi bat aurkitzen du. Aitak zer den azaltzen dio eta igeletik babesten dute. Ondoren ipurtargien festa batekin egiten dute topo eta hona ekartzen dute ipurtargia. Guztiak poztu egiten dira galdutako laguna ikustean eta festa amaitzean batek olerki bat abesten du.
Ilustrazioak oso ederrak dira, kolore eta formaz goxoak.