Izenburua: Ipurtargiak paradisuan
Idazlea: Mariasun Landa Etxebeste
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga Otamendi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2010
Orri kopurua: 28
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Jakin-minak bide berriak irekitzen dizkigu bizitzan, erabaki bakoitzak ere bai; bide hauetan zenbaitetan zerbait irabazten dugu eta beste hainbatetan galdu egiten ditugu aurreko paradisuak. Tradiziozko narrazio bat abiapuntu hartuta, gizakiaren sorrera azaltzen zaigu Bibliaren irudiak erabiliz. Pertsonaiek ezusteko gatazka handia nola gainditzen duten kontatzen dio amak alabari, suspense tonua erabiliz.
Ilustrazioek garrantzia handia hartzen dute narrazio honetan indartu eta edertu egiten dutelarik liburu osoa.