Izenburua: Ipuin-kontalariaren lapikoa
Idazlea: Pello Aņorga Lopez
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Aizkorri
Urtea: 2009
Bilduma: Irakurri, bizi
Orri kopurua: 34
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honek ipuinaren eta ipuin-kontaketaren garrantzia azpimarratzen du, Ipuin-kontalariak entzuleak ere ipuineko parte bilakatzen dituen neurrian.
Haurrak liburutegian daude, zain, Ipuin-kontalaria noiz etorriko eta ipuina noiz kontatuko. Eta gaurkoan, lapiko txiki batekin agertu da Ipuin-kontalaria: “Txokolate, txokolate, ipuina bukatu arte!”. Jarrian, hamar umetxoek entzun dute Hamar sagutxoen ipuina, eta Katu Handiarekin izandako komeriak. Eta Ipuin-kontalariarekin batera abestu eta aho-korapiloak oihukatu dituzte neska-mutilek. Baina beti bezala, ipuina amaitu egin da, nahiz eta gaurkoan opari bat duten amaieran: “Txokolate, txokolate, ipuina bukatu arte!”.
Jokin Mitxelenaren marrazkiak, ohi bezala, oso adierazkorrak dira eta gainera, xehetasunak eransten dizkie testuari.