Izenburua: Ipuin kontalari magoa
Idazlea: Pello Aņorga Lopez
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Aizkorri
Urtea: 2014
Orri kopurua: 36
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Ipuin kontalariarekin pello Añorgak idatzi duen laugarren narrazioa. Lehenengo bietan herriko liburutegian gertatzen da istorioa [Ipuin-kontalaria (2008), Ipuin-kontalariaren lapikoa (2009)] , eta hirugarrengo abentura [Ipuin-kontalariaren arbela (2010)], eta oraingoa, eskolan. Narratzailea haur bat da, bertan dagoena eta gauzak gertatu ahala kontatzen diguna. Oraingoan kontalariak magia egiten du, kutxa baten laguntzaz. Abiapuntua oso xumea da, beti bezala, eta bost bokalekin jolasten dugu, amaieran sorpresa agertzen da, “magia” gertatzen da. Ilustrazioek kontaketari lagundu egiten diote, idatzitakoa errepikatuz. Adierazkorrak eta indar handikoak dira.
Imanol Merceroren kritika Berrian