Izenburua: Ipuin honetan ez dago herensuge bakar bat ere
Idazlea: Lou Carter
Ilustratzailea: Deborah Allwright
Itzultzailea: Fernando Rey Escalera
Argitaletxea: Picarona
Urtea: 2020
Orri kopurua: 40
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Album ilustratua da, fantasiazkoa. Autoestimua lantzen da, eta estereotipoen haustura ere bai. Tonua umoristikoa da. Ipuinaren heroia izan nahi duen herensugearen istorioa kontatzen du album honek. Ipuin askotan agertu ohi da herensugea, heroiaren kontra borroka eginez. Hala ere, ipuin honetako herensugeak berak izan nahi du heroia eta, hala, bere burua eskainiz dabil hainbat ipuin klasikotako protagonistei: hiru txerrikumeak, Urrekizkur, Hansel eta Gretel, Txanogorritxo… Inork ez du heroirik behar bere ipuinean, harik eta erraldoiak eguzkia itzali arte doministikua egitean...
Ilustrazioek ipuin klasikoen itxura imitatzen dute, koloretsuak dira. Neurri askotakoak dira, txikiak, ertainak, handiak, oso handiak. Letra tipo ezberdinak erabili dira; baita onomatopeiak ere. Nabarmentzekoa da iluntasuna dagoenean lortu den efektua.