Izenburua: Ipotx zelatarien kasua
Idazlea: Joachim Friedrich
Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor
Itzultzailea: Yolanda Arrieta
Argitaletxea: Edebe-Giltza
Urtea: 2010
Bilduma: Lau lagun eta erdi
Orri kopurua: 245
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Intriga eta abentura nahasten dira eleberri honetan, lehendik ezaguna dugun sailaren ale berri honetan, hain zuzen. Protagonista Xarmant txakurtxoa da, kasu honetan, eta haren bakar-hizketak kontatzen digu abentura guztia. Egun batean, herrian azaltzen da txakurtxoaren arerio handia, beste txakur bat alegia, haren nagusiarekin batera. Xarmantek berehala atzematen ditu haien asmo ankerrak, baina kostata utziko ditu agerian beraien gaiztakeriak.
Txuri eta beltzean eginiko marrazkiak agertzen dira kontakizunean hemen eta hor, testuaren lagungarri eta pertsonai ezagunei gorputza emanez.