Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Interneteko krokodiloaren kasua

Idazlea: Joachim Friedrich

Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor

Itzultzailea: Gerardo Markuleta

Argitaletxea: Giltza

Urtea: 2010

Bilduma: Lau lagun eta erdi; 4

Orri kopurua: 224

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Intriga eta abentura nahasten diren eleberri honetan Txarlik, Fedek, Errefautxok, Estefik eta Xarmantek osatzen duten Txarli & Company ikertzaile taldeak egoera berri bati aurre egin beharko dio. Kasu honetan Estefi izango da istorioaren narratzailea, eta baita gertaeren pertsonaia nagusia ere. Teknologia berriek dituzten abantailak, aukerak, eta arrisku posible batzuk aurkeztuko zaizkigu; baita lagunen arteko harremanetan sortzen diren tirabirak ere. Ikertzaile gazte hauek web orri bat sortuko dute beraien lana ezagutarazteko, eta honek hainbat ondorio ekarriko dizkio taldeari.

Ilustrazioak zuri beltzean dira eta testua irudikatzen laguntzen dute.


Interneteko krokodiloaren kasua