Izenburua:
Iluntzero elkarrekin
Idazlea:
Josu Penades Bilbao
Ilustratzailea:
Jokin Mitxelena
Argitaletxea:
Ibaizabal
Urtea:
2001
Bilduma:
Gaztaro
Orri kopurua:
96
Laburpena:
Inork esan al dizu zoragarria zarela, Hauskara? Egunero irtengo naiz balkoira zuri itxaroten, betiko orduan.<BR>
Beste inori aitortzen ez dizkiodan gauzak aitortzen dizkizut zuri, eta ez dut inolako lotsarik.<BR>
Zeinen gozagarriak ditudan zurekin emandako uneak!
Prentsako aipamenak:
- Asun Agiriano, Behinola aldizkaria 7.zenbakia, 2002ko azaroa Itsasoko usaina
Liburu labur hau nitasuna ikuspuntutik idatzirik dago,hau da,haur baten barneko sentimenduak agertzen zaizkigu eta aitzakia,kasu honetan,kalatxori batekin mantentzen duen harremana izango da. Eguneroko pasadizoak kontatzen dizkio txoriari,galderak egin,sentsazio ezberdinak transmititu … azken finean,konfidentetzat hartzen baitu portuko txoria.Antzematen da sentibera oso dela haurra, gogoetak franko egingo ditu,hala ere ez du ematen idatzi egiten dituenik,pentsatu baizik.Bere gogoetak direla eta,geure buruari galdetzen diogu ea zenbat urte izango dituen mutikoak,ze,ene ustez,liburuak puntu honetan du
ahulezi bakarra:sinesgarritasun falta,alegia.
Haurra eta animalien arteko harremana bada errekurtso literario bat,gizakiei barneko emozioak adieraztea baina nahiago izaten dute haurrek txakur,katu edo kasu honetan bezala,kaio bati kontatzea.Munduaz jabetzen hasiak dira, zenbait gauza arrotz egiten zaie, nagusien portaera batzuk ez dituzte ulertzen eta bizitzaren garai batean animalien konplizitatea bilatzen dute.Horrela dio Unaik:»iruditzen zait egia itxurazko arrazoiez mozorrotzen dituztela gezurrak nagusiek”. Horrela uste dut nik, ume honi darion tristezia, bere tonu malenkoniatsua pertsona heldu batekin zerikusi gehiago daukala; nago haur batek ezin duela hain ondo deskribatu, adibidez, hotzaren sentzazioa, “hotza naiz” esango su eta kito edo beste pasarte batean bezala Unaik “gabonetako jaiok iragandakoan goibeltasuna “ ekartzen dizkiola esango digu, ez ahal da gehiago heldu baten pentsaera?. Horrela, beti tonu gozo eta poetikoan murgilduta, beste elementu abstraktoen garrantzia azpimarratuko zaigu: pasaiaren deskribapenak, kolore eta usain ezberdinak, gogoeta sakonak gehienak. Badaude, jakina, pasadizo xumeak, inozoak, esaterako, gaztainei eskainitakoa (8. atala) edo eskolako gorabeherak azaltzen dituenean, protagonistak denbora erreala nola igarotzen duen adierazten dutenak alegia: jolasak, lagunen arteko hartuemanak, e.a.
Gai sozialak ere badute presentzia, horrela bada, heriotza, ihesa, ijitoak eskolan, bi ama dituen ikaskidea, pertsonen aurkako minak agertuko zaizkigu irakurketan zehar. Liburuak, orduan, errealistagoa emango du, ahaztu gabe tonu poetikoa, triste eta goibeltsua.
Ilustrazioak Jokin Mitxelenarenak dira, txuri beltzean, trazoak besterik ez baina oso adierazgarriak: marrak batzuetan, xirriborroak besteetan, lumak emeki emeki lurrera jausten, bi hego luzeak aidean gora, itsasoko usaina orrieldeetaraino ekartzen dizkiguten ilustrazioak.
Amaieran, azkenengo pasadizioan, kalatxoriak alde egingo du, eten egiten da harremana berriro ere galera sentzazioa aregotuz, denborak ihes egiten digula esku artetik esan nahi digu idazleak? Haurra zain geratuko da, bere laguna leihora noiz agertuko den itxaroten, inozentzia galduaren sinboloa.