Izenburua: Ilargiko zaindariak arriskuan
Idazlea: Aitor Arana Luzuriaga
Ilustratzailea: Manu Ortega
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2020
Bilduma: Gaztetxo!
Orri kopurua: 88
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Neurri ezberdineko lau ipuinez osatutako zientzia-fikziozko nobela da. Ilargiko zaindariak izeneko liburuaren jarraipena. “Haitzuloko momia”, “Bikingoak, tximistak eta trumoiak”, “Mamuak eta unibertsoko hizkuntzak” eta “Aintzirako munstroa” izeneko atalak osatzen dute nobela. Kontakizunetan zehar nabarmenduta agertzen dira gai gisa lurraren zaintza, laguntasuna eta kulturaniztasuna.
“Haitzuloko momia”: lurrazpian aurkitu duten momia bati laguntzen diote.
“Bikingoak, tximistak eta trumoiak”: berriz aurre egingo diote iritsi berri diren bikingoei, lurraren jabe egin nahi dute eta.
“Mamuak eta unibertsoko hizkuntzak”: batetik helioz elikatzen eta esperantoz hitz egiten duen momia bat agertzen da, eta bestetik Armstrongen heriotza gertatzen da.
“Aintzirako munstroa”: lakuanbizi den munstro ezagutu berriari haginetako mina sendatzen diote.
Ilustrazioak bakanak dira, zuri beltzean emanak. Testuarekin bat egiten dute, eta kontakizuna girotzeko lagungarriak izan daitezke.