Izenburua: Ilargia esnatu da
Idazlea: Joxan Ormazabal Berasategi
Ilustratzailea: Iraia Okina Salazar
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012
Orri kopurua: 18
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Ipuin ilustratu honetan heriotzaz hitz egiten zaigu, tonu nostalgiko eta baikorrean.
Bertan kontatzen zaigu nola gau batean Unaik amari amonari buruz galdetzen dion eta amak kontatzen dizkio umetan berarekin bizitako hainbat pasadizo, bere heriotza eta dolua nola bizitu zituen,.. amonarekiko maitasuna oraindik irauten duela nabarmenduz.
Ilustrazioak narrazioaren bideari eusten dio eta giro nostalgikoari eta oroimenezkoari indar handiagoa ematen dio. Kolore lausoak erabiliaz, pertsonaien karakterizazioan eskultura diruditen aurpegiak erantsiz eta naturaren zikloetan oinarrituaz.
Xabier Etxanizen kritika Garan