Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ilargi amandrearekin, ikimilikiliklik

Idazlea: Jose Inazio Basterretxea

Ilustratzailea: Iban Izagirre Uranga

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2009

Bilduma: Sasi guztien gainetik

Orri kopurua: 31

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Haur ipuin honek, gauaz eta ilargiaren indarraz hitz egiten digu, baita basamortuaz eta bertan bizi diren animaliez ere. Fantasia handiko kontakizuna da: ilargi amandrea eta bere oparia den zubia, basamortuan agertzen den itsasoa, itzala...

Auadik, ilbetean herriko dantzariak non dauden jakin nahi du. Horretarako, aitona zaharrak esan dionez, herritik kanpoko basamortua zeharkatu behar du. Bidean ilargi amandreak keinu egingo dio eta handik gutxira bere itzalarekin hizketan hasiko da. Ilargi amandreak esandakoari jarraituz mendi tontorreko batzarrera hurbilduko da Auadi. Bertan beste animaliekin bilduko da eta ilargi amandrearen oparia jasoko dute. Zubi miragarria zeharkatuz itsaso eder batean jolastuko dira.

Marrazki sinpleak izan arren, ipuina ulertzeko oso baliogarriak eta oso erakargarriak dira.


Ilargi amandrearekin, ikimilikiliklik