Izenburua: Iker ikerlariaren iratzargailua
Idazlea: Xabier Olaso Bengoa
Ilustratzailea: Estibalitz Jalón Martínez
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2017
Bilduma: Txirrista ; 7
Orri kopurua: 24
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Ipuin labur ilustratu honek tonu samurra du. Gaitzat aitona-amona eta bilobaren arteko harremana, baserriko animaliak eta sormena dituelarik.
Iker aitona-amonen baserrira doa udako oporrak pasatzera, eta bertan baserriko animalia guztiak erabiliz, bata bestearen atzetik esnatuz, aitona eta amona esnatzeko « iratzargailua» asmatuko du.
Baserriko animaliak eta hauek egiten dituzten soinuak ezagutzeko baliagarria den ipuina da, bide batez.
Ilustrazioek orrialde osoak betetzen dituzte, testua ezkerrean kokatuz, eta irudia beti eskuinaldean. Kolore pastelak erabiltzen dira, collagea ere tartekatuz.