Izenburua: Iker ikerlaria eta fantasia liburua
Idazlea: Xabier Olaso Bengoa
Ilustratzailea: Estibalitz Jalón Martínez
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2019
Bilduma: Txirrista
Orri kopurua: 24
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Irakurzaletasunari keinua egiten dion abentura fantastikoa da. Laburra eta sinplea.
Iker mutikoak irakurtzea maite du, eta txoko bereziak aukeratzen ditu horretarako. Egun batean sekulako sustoa hartu zuen mutikoaren amak, ez zuelako semea inon aurkitzen. Armairuan sartuta irakurtzen aurkitu zuen azkenean, eta Ikerrek gertatutakoa kontatzen dio: zabuan lasai-lasai irakurtzen ari zela, erraldoi batek bultza eta zeruraino bidali duela, suziri bat bailitzan; eskerrak helikoptero baten irristailuan gelditu dela, eta han goitik Bilbo hiria ikusi duela (kaleak, San Mames, Guggenheim…); jendeak, harrituta, argazkiak atera dizkiola; eta nola jakin gabe, armairu barruan esnatu dela, eta irakurtzen jarraitu duela, amak aurkitu duen arte.
Hurrengo egunean, egunkariko lehenengo orrialdeak Ikerren abenturaren berri eman zuen: “Mutiko batek, helikoptero bati helduta, Bilboko zerua zeharkatu zuen atzo”.