Izenburua: Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako
Idazlea: Joseba Sarrionandia
Ilustratzailea: Lierni Altube
Argitaletxea: Hik Hasi
Urtea: 2010
Bilduma: Xangorin
Orri kopurua: 176
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Ipuin bilduma hau hiru ataletan banatua aurkezten zaigu: Leihoak egiten zituen neskatoa, non, irudimenak leku berezia hartzen duen; Biba zorrien izurritea, non, gai nagusia eskola den; eta Unibertsoaren historia eta beste istorio batzuk, non, denetariko gaiak ukitzen dituen. Tonu umoretsu eta ironiko baten bidez, irakurlearengan hausnarketa sortzea da idazlearen helburua.
Mikroipuin bakoitzak bere ilustrazioa du, testuaren osagarri eta apaingarri gisa.