Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hortza galdu du Jonek

Idazlea: Josu Waliño Pizarro

Ilustratzailea: Ander Hormazuri

Argitaletxea: Aizkorri

Urtea: 2009

Orri kopurua: 35

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Ipuin honek eguneroko egoera bat ekartzen digu, hortz baten erortzea, hain zuzen. Tonuak, umoretsu izan nahi du.

Joni, bazkalostean hortzak garbitzen ari dela, hortz bat erortzen zaio. Bere poza laster zapuzten da, hortza konketako zulotik joaten baitzaio. Familia osoa saiatzen da hortz bedeinkatua topatzen, baina afal ordura arte saiatu arren, ez da azaltzen. Azkenean, afaltzen ari direla, Jonek beste hortz bat galtzen du, eta poz-pozik gelditzen da, orain burkoaren azpian jartzeko baduelako, Perez sagutxoarentzako.

Ilustrazioek istorioari nahiko ondo jarraitzen diote, baina ezer erantsi gabe. Gainera, orri bakoitietan karratu batek inguratzen ditu, baina kasu batzuetan ez du errespetatzen ilustrazio osoa.


Hortza galdu du Jonek