Izenburua: Hortxe-hortxe, urrun
Idazlea: Juan Luis Mugertza Unanue
Ilustratzailea: Ivan Mata
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2009
Bilduma: Gaztetxo!
Orri kopurua: 65
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Liburuan Marokora opor-bidaia egiten duten familiaren kontakizuna deskribatzen da, bidaian bizitako familia-kideen anekdotatxoak bilduz. Hala ere, argumentua Europako eta Afrikako gizarteen arteko talka azaleratzeko aitzakia dela esan behar.
Aurton oporrak prestatzea Kepa aitari dagokio eta honek Omar bizilagunaren jaioterria aukeratzen du helmuga turistiko gisa. Erabakiak Rosa amari ez dio graziarik egiten baina gogo txarrez bada ere, erabakia onartzea beste aukerarik ez du. Leire eta Uxue alabak berriz, abentura gisa bizi nahi dute oporraldia.
Kontakizun nahiko lau baten bidez agerian jarriko behin eta berriz Europako eta Afrikako kulturen, erlijioen, gizartearen eta finean, bi bizimoduen arteko ezberdintasunak eta azkenean, familia-kide guztiek aterako dute irakaspenak.
Ilustrazioak nahiko urriak dira eta bereziki, bidaiako eszena jakin batzuk biltzen dira zuri-beltzeko marrazkietan.