Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Horazio eta jaguarra

Idazlea: Jesus Mari (Txiliku) Olaizola Lazkano

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belástegui

Argitaletxea: Elkarlanean

Urtea: 2002

Bilduma: Kuku

Orri kopurua: 60

Laburpena:
Horazioren eta jaguarraren istorio hau argazki bilduma bat dela esan genezake.
Bost argazki.

Urruti-urrutitik etorritako mutiko bat erakusten digu lehenengoak, oihanetik eskolara etorritako mutiko beltxarana: Horazio.

Bigarrenean neska ilegorri bat ikus daiteke: Aitziber, Horaziok eskolan egin duen adiskide mina.

Hirugarrenean Maisuluis irakaslea ageri da, eta eskolako hainbat gauza, irudiz betetako liburu bat barne.

Oihana ikus daiteke laugarren argazkian, eta oihanean, zuhaitz artean erdi ezkutatuta, jaguarra.

Bosgarrena zuri-beltzean dator, eta ez da oso ondo ikusten zein den irudia, ez baita gauza erraza sentipenak argazki batean ikustea… Eta hari mehe batetik esekita bezalako sentipen horiekin amaitzen da, azkenean, ipuina.

Edo ez da amaitzen?

Horazio eta jaguarra