Izenburua: Hodeietan
Idazlea: Javier Ignacio (Txabi) Arnal Gil
Ilustratzailea: Enrique Morente
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017
Bilduma: Batela, 41
Orri kopurua: 26
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Ipuin fantastiko honetan haur batek bere bi maskotekin bizitako pasadizoa kontatzen da.
Ipuin honetako protagonistak bi maskota ditu: txakurra eta txoria. Halako egun batean txoriak txakurraren jantzi iletsua jantzi eta txakurra dela pentsatuz katu bati zaunka hasi ondoren, honek jan egingo du. Txakurrak berriz, txoriaren jantzi lumaduna jantzi eta hegan eginez hodeietan desagertuko da. Haurrak txoria jan duen katua harrapatu eta etxera eramango du. Katuak txori eta txakurrarenak egingo dituela esango dio haurrari eta honek, sinetsita, etxean utziko du bakarrik. Arrainak ere zainduko dizkiola agindu dio katuak, baina azkenean hauek jan eta halaxe bukatuko da istorioa.
Ilustrazio koloretsuak ditu ipuinak, orrialde osoak hartuz. Testuak kontatzen duena ongi irudikatzen dute, honi ekarpen dezentea egiten diotelarik detaile ugari gehituz. Bestalde, ipuinaren bukaera ulertzeko ezinbestekoa egiten da azken ilustrazioa, testuak esaten ez duena agertzen duelako.