Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hockeyko atezaina

Idazlea: Jesús Ballaz

Itzultzailea: Lurdes Auzmendi Aierbe

Argitaletxea: Aizkorri

Urtea: 1998

Bilduma: Topaleku

Orri kopurua: 104


Laburpena:

Oso-oso argumentu sinplea duen liburu baten aurrean gaude, nolabaiteko umorez kontatua gainera: protagonista Bernardo da, hamaika urteko haurra, S. Vicenteko ikastetxeko hockey taldeko atezaina. Finala jokatu behar duten egunean Bernardo gaixorik jartzen da. Aita taldearen jarraitzaile sutsua da. Aitak eta semeak honako zalantza hau dute: partidua jokatu, sukarra izan arren (osasunerako kaltegarria izan daitekeen arren) edo ez jokatu eta ondorioz taldea arriskuan jarri (Bernardo oso garrantzitsua baita taldearentzat). Zentzunez, amaren eraginez, anbulategira doaz jokatzera joan beharrean; dena den, etxera itzultzean, aita botikak erostera joaten da, semea kotxean geratzen den bitartean; aita farmaziatik itzultzen denean Bernardo ez dago kotxean. Zer gertatu ote da? Carlosek, aitak, uste du semea horren partidu garrantzitsua jokatzera joan dela, baina ez da horrela. Azkenean, egoera konpontzen da eta guztiek ospatzen dute taldearen garaipena.

Liburuak gure bizitzako tarte gizakor eta maitagarrienetakoa aztertzen du: aita izatearena. Aita, maitasunaren eraginez, erabat identifikatzen da semearekin. Esan genezake, pertsonen hazkundeari eta heldutasunera daraman prozesuari buruzko liburu baten aurrean gaudela. Behar bada, gauzarik bitxiena, gazteei buruzko beste liburuetan ez bezala, liburu honetan aitaren heldutasun prozesua (aitatasuna) haurrarena (nerabezaroaren hasiera eta lehenbiziko erabaki autonomoak) baino gehiago islatzen dela izan daiteke.


Hockeyko atezaina