Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hiztegi jolastia

Idazlea: Joxan Ormazabal Berasategi

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui

Argitaletxea: Elkarlanean

Urtea: 2002

Bilduma: Batela

Orri kopurua: 44

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Alfabetoa kontuan hartuta eta euskarak dituen fonema berezi batzuk (ts, tz, tt…) kontuan hartuta, 34 pieza edo zati ditu liburuak, batzuk luzeagoak, besteak motzagoak, batzuk besteak baino politagoak…<BR>
Liburu hau ez da kontsultarako hiztegi bat, jolaserako baizik, eta jolas eginez irakurtzen trebatzeko ere bai.
Marrazkiak dira liburu hau benetan edertzen dutenak, liburuari indarra ematen diotenak. Lan handia eta kalitatezkoa egin du Elena Odriozolak.


Prentsako aipamenak:


- Laura Sagastume, Behinola 8. zenbakia Jolas hutsa, plazer hutsa

Alfabetoaren inguruko hainbat poemak osatzen dute haurrentzako liburu erakargarri hau. Joxan Ormazabalek oso lan txukuna egin du bere poemetan, batzuetan guztiz lan originala eginez, bestetzuetan tradizioaren arrastoari jarraituz, baina betiere poema guztiz jolasti eta.

Liburuak bi atal ditu: lehenengoan, Gure letrak atalean, alfabetoko letra bakoitzari poema bat eskaini dio egileak; bigarrengoan, berriz, atalean, DD, IL, IN, TS, TT eta TX hotsei poema bana idatzi die. Poemaren bat nabarmentzekotan, beharbada, M letrari dagokiona nabarmenduko genuke:
Amiamoko emeak

Habia egin du

Mamiñeren etxeko tximinian.

Amak esan dio Mamiñeri,

Eta amamak ere bai,

Ez dutela piztuko surik

Amiamokokumeak jaio,

Lumaz estali,

Eta hegan ikasi arte.

Baina gehienak jostarinagoak dira, hala nola Y letrari eskainitakoa:

Idatzi Y

Irakurri I

Grekoa naiz ni.

Hizkuntza batzuetan

Asko azaltzen naiz

Beste batzuetan gutxi.

Yamamoto,

Yamagata,

Yamaguchi.

Baina liburu hau ederra ere bada ilustrazioari eta maketari dagokionean ere. Ezer baino lehen.

Batela izeneko sail berrian dator eta behien gustagarria da lehen momentu beretik. Bestalde, gorago aipatutako bi atal horiek, liburuko barnealdean, beren azal propioa dute, haur batek marraztu izan balu bezala, zirriborroz eta marrazkitxoz betea, koaderno bateko orrialde bat balitz bezala, haurraren konplizitatea lortu nahian balebil bezala. Eta horren ostean, Elena Odriozolaren betiko marrazkiak datoz (animaliak eta gizakiak letrekin uztartuz gehinetan ere), letraz letra, poemetako letrekin guztiz bat eginez, eta begietako atsegina are handiagoa bihurtuz. Horrexegatik guztiagatik esan dezakegu jolas hutsa, festa hutsa, opari bat dela Ormazabal eta Odriozolaren artean eskaintzen diguten Hiztegi jolasti hau.


Hiztegi jolastia