Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hiru gara, baina niri bost!

Idazlea: Enara Garmendia

Ilustratzailea: Leire Urbeltz Munuze

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2021

Bilduma: Auskalo

Orri kopurua: 88

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Narrazioa errealista da. Nnarrazioan zehar agertzen diren gaiak “adiskidetasuna”, “eskola”, “irakasleekin eta gurasoekin harremanak” dira, nagusiki.

Gorkaren familia Euskal Herritik Estatu Batuetara doa bizitzera, amaren lana dela eta. Bertan, Ben eta Bryan egiten ditu lagun. Euren jolasetako batean Mr. Roberts irakaslea haserrearazten dute eta, irakasleak hirukotea begitan hartuta, beste ikasleen aurrean umiliatu egiten ditu. Horren aurrean, Gorka, Ben eta Bryanek plan bat prestatzen dute mendekua hartzeko.

Ilustrazioak teknika eta margo ezberdinak konbinatzen ditu. Kolore ugari erabiltzen dira, eta euren artean ostadar-koloreak nagusitzen dira. Estilo berezia erakusten dute. Gehienak irudi errealistak badira ere, irakaslearen pertsonaia izaki beldurgarri baten bitartez irudikatua dago (72. or.), eta Bryanen beldurra eta umiliazioa 48. orrialdean Mr. Robertsen arpegia duten itzal beltz batzuen bitartez irudikatzen dira. Pertsonaien irudietan kultur eta genero aniztasuna da nagusi.


Hiru gara, baina niri bost!