Izenburua: Hiru ahizpa
Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2003
Bilduma: Perzebal
Orri kopurua: 72
Laburpena:
Hiru ahizpa amarekin bizi dira, laurak jostunak. Aita istripu batean hila dute, eta lana gogor eginez ateratzen dute bizimodua. Ahizpa gazteenak osasun-arazoak ditu txikitandik, eta etxe-medikuarengana joaten da sarri.<BR>
Ikaragarrikeria bat gertatuko zaio gaixoari... Nobela labur honek amandre-ipuin bat ematen du, baina ez da; ipuin beldurgarri bat ere ematen du, baina ez da; ipuin errealista gordina ematen du, eta hori bada, baina ez hori soilik. Arretaz irakurtzen baduzu, inuzentziari eginiko kantu bat entzungo duzu; bizitzaren indarra ikusiko duzu, ikaragarrikeriaren gainetik igarotzen. Azken batean, hiru ahizpak eta ama bat bera dira.