Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hilezkorra: otsoaren begirada

Idazlea: Fernando Morillo Grande

Argitaletxea: Gaumin

Urtea: 2018

Orri kopurua: 96

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Hernanin kokatutako misteriozko istorio bat kontatzen du. Lotura berezia izango duten bi pertsonaia ditu protagonista; Aitziber, arkeologo gazte bat eta Bittor, hilda dagoen eta esnatzen den gizon bat. Bi narratzaile tartekatzen dira kapituluetan zehar. Alde batetik, Aitziberrek lehenengo pertsonan gertatzen zaiona kontatzen digu eta beste aldetik, narratzaile orojakileak Bittorri gertatzen zaionaren berri ematen digu.

Bittor, ospitale bateko gorputegian esnatzen da eta ez daki nola heldu den hara. Bi biki bere egoera zein den azalduko diote eta hasiera batean bere gidari izango dira. Bere eta Aitziberren artean lotura berezia sortu dela jakinarazten diote bikiek, eta neska aurkitzea ezinbestekoa bilakatzen da hirurentzat. Ondoren, Bittor eta Aitziberrek hilketa eta gertaera misteriotsu batzuk ebatziko dituzte eta, Otso eta Argizar ezagutuko dituzte.


Hilezkorra: otsoaren begirada