Izenburua: Hazi Txiki
Idazlea: Pello Aņorga Lopez
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Begiko
Urtea: 2019
Orri kopurua: 36
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Ipuin ilustratu honek bizitzaren zikloa azaltzen digu, tonu hezitzailean.
Pertsonifikatuta ageri den hazi baten istorioa kontatzen da. Haziak egingo duen bidaiaren pasadizoek eragina izango dute haren eboluzioan.
Hazi Txiki dugu protagonista eta leku batetik bestera hegan doa harkaitzen artea lurreratzen den arte. Bertan hazten da eta bere familia sortzen du: Hazi txikik hegan egingo du, behi baten urdailean jiraka-biraka ibiliko da, behiaren kaka artetik irtengo da, kolore berdea hartuko du bere gorputzak (ernatu), eguzki izpien antzeko ile horiak aterako zaizkio (loratu), erleak inguratuko zaizkio (polinizatu), ilea zurituko zaio (loreak ernaldu eta fruituak eman), hegan egingo duten buruko elementu zuriek (haziak barreiatu) eta gertu geratuko dira, amatxoren alboan…
Ilustrazioak koloretsuak eta dinamikoak dira, bat eginez ipuinaren erritmoarekin.
Xabier Etxanizen kritika Argian