Izenburua: Haserrea
Idazlea: Iņigo Astiz
Ilustratzailea: Leire Salaberria Urdanpilleta
Argitaletxea: Ikaselkar
Urtea: 2020
Bilduma: Kuku!
Orri kopurua: 30
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Album ilustratua da, hausnarketa bidezko irakaspen mezua duena. Egitura berritzailea duenez, ezin da fabula dela esan. Hausnarketa gaia emozio bat da, haserrea.
Mendira askaltzera joan den neska bat haserretu egin da inurriekin janaria lapurtzen ari zaizkiolako. Inurriak hiltzen ahalegintzen da, baina denak akabatzerako hauek aurka egiten diote.
Amaierako eszena ez da erakusten ez esaten. Irakurleak erabaki beharko du nola amaitu den istorioa. Ilustrazioak oso biziak eta esanguratsuak dira, testuaren osagarri batzuetan, kontakizunaren hari eramaile besteetan. Inurriak gizatiartuta agertzen dira.
Xabier Etxanizen kritika Argian