Izenburua: Hartz zaharraren sekretua
Idazlea: Pedro Maņas
Ilustratzailea: Zuzanna Celej
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2019
Orri kopurua: 34
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Narrazio poetiko baten bidez album ilustratu honek bizitzaren zikloari buruzko hausnarketa eragiten du: Heriotza, zahartzaroa, denboraren joan-etorria...
Kontakizunaren haria tonu aseptikoan garatzen da, lantzean behin misteriotsua, sinboloz ongi hornitua, naturaren erritmoan bio-erritmoan.
Bele andreak hartz zaharraren oinatzak ikusi ditu neguko egun batean baina, oraindik goiz da hartza esnatzeko. Harritu egin da bele anderea, eta galdetu dio ea zergatik esnatu den halako goiz. Hartzari loa sekretu batek galarazten dio, baina ez du gogoratzen non gorde duen delako sekretua.
Ilustrazioa egiantzekoa da, kolore naturalak erabiltzen dira, tonu apaletan.